ITSASMENDI 2025 ETA EUSKAL HERRIKO GAZTA TRADIZIOA
Itsasmendi Upategian, Txakolina & Gastronomia topaketen bigarren edizioa ospatu dugu. Iaz jaiotako ekimen honen bidez urteko uzta berriaren aurkezpena egiten da upategian bertan, Urdaibaiko Biosfera erreserbaren bihotzean.
Urteroko hitzordu honek, formato honetan, ardoa, gastronomia eta bertako kultura lotzen dira, gure identitatearekin eta gure tradizioarekin zuzen-zuzen lotutako produktuen dastaketaren bidez. Lehen edizioa indabari eta Balmasedako trenbideetako langileen putxerei eskaini zitzaien. Bigarren honetan, Euskal Herriko gaztaren tradizioa izan da protagonista.
Ekimen hau ulertu eta erakusteko ardura, urtero, artista baten esku uzten da bere ikuspuntua erakutsi dezan. Edizio honetako kartela Mikel Bidak egin du. Kolaborazio honen bidez kultura arloko proiektu berri bat hasi dugu: Txakolina & Gastronomia ekimena, artista desberdinen begiradaren ikuspuntutik gozatu ahal izango da. Mikel Bidaren obra da bilduma honen lehen lana.

Itsasmendi 2025 uztak izaera atlantikoa du, freskoa da, ukitu bereziz betea, gure mahastien nortasuna eta urte osoan egindako lana erakusten du. Urtabearen aurkezpen honek, gozatzeko eta partekatzeko pentsatutako egitarau berezia izan du.
Bigarren edizio honetan gainera, upategi berezi bat gonbidatu da: Galiziako Iria Otero. Itsasmendin, bat egiten dugu eurekin, erakusten duten lurrarri lotutako ardoenganako pasioagatik, autentizitateagatik eta sorlekuarekiko errespetuagatik.
Egunean zehar bertaratu zirenek gaztari lotutako proposamen gastronomiko desberdinak dastatzeko aukera ere izan zuten Ioritz Abatzaren eskutik. Euskal gaztak tradizioaren aberastasunaren ispilu da, gure inguruetako baserri mundutik sortua den neurrian euskal paisaia kulturalarekin estu lotuta dago.
Itsasmendin, lurrarekin eta jasangarritasunarekin dagoen konpromezuaren erakusgarri dira familientzat antolatutako ekintzak. Natura-inguruarengana, hau da gure ardoak jaiotzen diren lurrarengana, hurbiltzeko eta konektatzeko esperientziak bideratzen dira. Gaztetxoenak gymkana baten bidez aritu ziren mahastiak, natura eta lurrarri lotutako tradizioen gainean ikasten.
Bigarren edizio honen bidez ardoa, kultura eta lurraldea lotzen dituzten ekimenak sortzen jarraitzeko borondatea erakutsi dugu,. Eta bertako tradizio gastronomikoen balioak erakusteaz gain, gure uzta berria, Itsasmendi familia osatzen dugun guztiokin partekatu eta topa egiteko aukera izan dugu.











