
Kantauriko artadia izenez ezagutzen den lurraldean; Pinot Noir eta Hondarrabi beltza barietateak
BFA eta Bizkaiko Txakolina JIren arteko lankidetzarekin Pinot Noir y Hondarrabi beltza barietateen portaera agronomiko eta enologikoa izeneko proiektuaren barrukoa da. Mahastiak: Gorliz (1 ha) eta Muskiz (0,75 ha) herrietan, Kantauriko artadia izenez ezagutzen den lurretan (kare-harri jatorridun zoru oso buztintsuak) Pinot Noir eta Hondarrabi beltza barietateetako mahatsak. Klima: Kantauri itsasoaren hurbiltasunari esker bertako mikroklimaren arabera lur sailek batez besteko urteko 931 mm-ko plubiometria izaten dute.
Alkohola
13,5%
Azkenengo uzta
2021

Atlantikoko beltz desberdina
Barietateak
%60 Pinot Noir eta %40 Hondarrabi Beltzaren arteko coupagea. Barietate atlantiar bi hauek oso nabarmenak dira lur zoruaren ezaugarriak ardoetan igortzeko duten ahalmenagatik. Horregatik, era ezin eleganteagoan nabaritzen dira itsasoari begira dauden lur sail bietako ezaugarri eko-fisiologikoak.
Mahastiak
Gorliz (1 ha) eta Muskiz (0,75 ha) herrietan, Kantauriko artadia izenez ezagutzen den lurretan 20 urte baino zaharragoak diren mahastiak. Kare-harri jatorridun lur zoru oso buztintsuak.
Elaborazioa
Altzairu herdoilgaitzezko depositu tronko-konikoan hartzitua, eta ondoren, 6 hilabetez 2000 litroko kupeltzarrean ondua, txakolinak egituran eta konplexutasunean irabazi egin du; %13,5 gradu.
Dastaketaren ezaugarriak
2021ean 37 egunez egon ginen mahatsa biltzen, tenperatura baxuak eta heltze motela zirela eta gerezi kolore gorri arin bat. Aroma-intentsitate handia: fruitu gorriak (mugurdia, adibidez), belarkarak (te-landarea, adibidez) eta fruta beltzaren notak (hirugarren sektoreko tabako-notekin nahastuta) nabarmentzen dira. Ahoan oso sarrera freskoa du, eta pauso arin eta aromatiko batean jarraitzen du, ñabardura afrutatu eta belarkarak dituela. Tanino sedoso bat du, konplexutasuna ematen diona, eta bukaera luzea ematen dio basoko fruitu-jogurtari eta kakao-notei eta espeziei. Ñabardura horiek ardo delikatua bihurtzen dute, baina oso gastronomikoa, egosiak, gisatuak eta arrainak laguntzeko.
Gure txakolinaz esaten dutena

Sariak
-
Itsasmendi Eklipse 2011
Dos Estrellas Prowein 2013
Online denda
Eklipse dastatu nahi duzu?
Gure online denda bisitatu


