Txakolinaren magia. Itsasoak eta mendiek eskainitako kontrastez beteriko paisaia.

Gure ardoak
Gure ardoak lur honen, klima honen eta zoru honen isla dira, kontrastez betea. Eta gure lan egiteko era ere, klima eta zorua bezala, berdin. Horregatik, Itsasmendiren apustua dibertsifikatzea da, eta jokabide horretan balio erantsia bilatzea. Horrela jaio ziren ITSASMENDI 7 txakolina, J.I.eko kriantzadun lehen txakolina, edo ITSASMENDI UREZTI, Hondarrabi Zuri Zerratie barietatearekin egindako lehen mahats-biltze berantiarra, mahats pasifikatuak euren aihenetan lehortzen utzita.
Ñabardura berriak bilatzen ari gara etengabe. Horregatik dihardugu jo eta ke mikrobinifikazioetan, lursailetako produkzioetan, legamia autoktonoen esperimentazioekin… Gure txakolinaren handitasuna dibertsitatean dago.

Upategia
Itsasmendi upategia, Urdaibai erretserba bezala, dibertsitatez beteriko lekua da, naturala, konplexua, eta etengabeko eboluzioan dagoena. Lantaldearen izaera geldiezin eta izpiritu berritzaileari esker Txakolinaren kontzeptu berria sortu da, betiere Naturari zor zaion errespetuari eutsiz. Upategiaren eraikuntzak berak ere gora datorren zorua irudikatzen du. Eraikuntza bizia izan nahi du, urteak pasa ahala bilakaera naturala izan dezan, inguruko espazioan ezin hobeto egokituta egon dadin.
Esperientzia bereziak
Gure esperientziak ezagutzeko gogorik, bai?
Ikus gure enoturismo orria
Azken Albisteak
- Lankidetza gure DNAn dagoItsasmendin gure mahastietan lanean jarraitzen dugu gure onena zuei eman ahal izateko. hurbil sentitu nahi zaiztegu eta zuekin momenti bereziak konpartitu. Gure On Line bidezko salementan www.sencillamentediferentes.com proposamenak dituzu. Gure txakoliank eta gure filosofiarekin bat egiten dituzten beste upategi batuen hainbatardo berezi dastatzeko aukera ezin hobea duzue, zurrut bakoitzaren bidez … etorkizuna dastatzeko, sentitzeko eta partekatzeko baikortasunez!! […]

Ezagutu Itsasmendi taldearen atzean dagoen lantaldea
Harremanetarako
Webgunean argibide osoa ez baduzu aurkitu jarri gurekin harremanetan eta zalantza guztiak argituko dizkizugu.