Zenbait arratsalde memorian gordetzeko jaiotakoak izan direla ematen du. Udako Wine Bar ekimenaren lehen edizioa ere ideia horrekin jaiotako esperientzia da: Upategiko ateak ireki, erarik erlajatuenean eta inguru natural ezin ikusgarriagoan, udako solstizioan, ardoak hurbiltasunaren epel goxoenean gozatzea.
Mahasti arteko Wine Bar.
Proposamen honen bidez upategiaren ateak irekitzeaz gain kalitate handiko ardoak dastatzeko aukera ezin hobea izan genuen, giro goxoan, mahastiz inguraturik, gastronomia eta musika onak lagundurik.
Itsasmendi Upategiaren zenbait txakolin esanguratsu dastatzeko aukera egon zen. Horrez gain ON EGIN-VINOS SINGULARESen erreferentzien eskaintza ezin hobea ere izan genuen. On EGINi esker lurralde eta estilo anitzetako produktuen berri eta ardogintza ulertzeko era desberdinak dituzten ekoizleen ardoak ezagutzeko aukera izan genuen.
Barra baten atzean zuriak, beltzak, apardunak… elkarren ondoan, herrialde askotako ardoak, estilo anitzak… Ardogintza interpretatzeko modu desberdinak konparatzeko abagune perfektua. Ardoen aukeraketa, beti ere, irizpide garrantzitsu bati jarraituta egiten da: autentizitatea eta sorlekuarekiko errespetua.
Ardoa, gastronomia eta musika ona.
Urdaibaiko mahastien artean eguzkia sartzean, ilunabarrean, bisitariek kopa bakoitzarekin batera hainbat 0 km gutizia jan ahal izan zituzten. Gazta-taulak, txerriki hestebeteak, Bermeoko antxoak eta beste hainbat jaki gozo, ardo onekin dastatzeko. Zuzeneko musikak, gainera, udako arratsalde baterako giro ezin hobea sortu zuen .
Dastaketa bat baino askoz gehiago.
Udako Wine Bar, jendea ardoaren mundura ikuspegi desberdin batetik abiatuta erakartzeko helburuarekin sortu zen. Kontua ez da ardoak edatea bakarrik, baizik eta partekatzeko espazioak sortzea, gure txakolinak jaiotzen diren ingurunean, ikasi eta gozatzea.
Eskerrik asko gu laguntzera etortearren.
Arratsalde horretan sortutako giroa sortzen eta gozatzen laguntzearren eskertu gura zaituztegu hurbildu zineten guztiak. Lehenengo Udako Wine Bar ekimen honek, izango ditu bai ondorengoak. Hurrengo urteetan ere esperientzia hau zuekin partekatzeko aukera izatea espero dugu.
Itsasmendin ikusiko dugu berriz elkar laster!








