Bizkaiko Txakolinak nazioarte mailako aitorpena lortu du berriz ere. Ardo zuri handien artean bere ohorezko lekua lortu berri du: VINOFED SARIA, 2024ko ardo zuri onenaren saria.
Itsasmendi Upategiak 2010. urtean lortu zuen lehen Urrezko Bacchus saria 2008ko Itsasmendi 7rekin. Ordutik hona Zilarrezko 12 Bacchus, Urrezko 5 Bacchus eta aurtengoarekin Urrezko bi Gran Bachus.
Unión Española de Catadoresek antolatutako 2024ko Bacchus sarien ospakizuna Madrilen izan zen apirilaren 15etik 19ra. Bertan bildu ziren Master of wine talde ederra, Masters Somelierrak, Somelierrak, inportatzaileak, erosketen arduradunak, kazetari espezializatuak, estatuko eta nazioarteko lehen mailako komunikatzaileak, eta ezinbesteko diren prestigiodun epaile taldea.
2024ko edizio honetan 18 herrialdetako 1.900 baino ardo gehiago aurkeztu ziren Unión Española de Catadores (UEC)k antolatutako jardunaldi hauetan. Ikusmin izugarria sortzen du ekimen honek, Bacchus baita VINOFED, mundu mailako txapelketa garrantzitsuenen federazioan dagoen Espainako Ardo Lehiaketa Internazional bakarra.
ITSASMENDI ARTIZAR txakolina 2010. urtean jaio zen. Upategiaren lan egiteko filosofiari jarraituz, askatasun osoz, ardogintza eta mahastizaintza mailako detaile txikien garrantzia azpimarratu eta erakusteko helburua du. Urteetan egindako ikerketa eta lortutako jakiturian oinarrituta, uzta bakoitzak modu originalean eskaini dezakeena aprobetxatzea da helburua. Horretarako mahastizaintzak eskaintzen dituen txoko ezkutuak eta ardogintzan lortu daitezkeen detaile nimiñoetan sakontzen da. Lan honi esker, Artizarrak bezala, argi berezia eta bakana erakutsi nahi du, bere lorratz propioa utzi. Estilo librean egindako txakolin honek bada, GRAN CRU-aren kontzeptua erakutsi nahi du.
Ibilbide honetan Artizar txakolinak, besteak beste, honako sariak lortu ditu:
- Zilarrezko Bacchus 2018—Itsasmendi Artizar 2013
- Bruselako Munduko Txapelketa 2017 – Itsasmendi Artizar 2013 URREZKO DOMINA.
- Urrezko Bacchus 2015—Itsasmendi Artizar 2012
- Bruselako Munduko Txapelketa 2014 – Itsasmendi Artizar 2011 ZILARREZKO DOMINA.
- Guía Peñín 2023— Artizar 2017—96 puntu. Txakolinaren hiru Jatorri izenen artean puntu gehien lortutakoa.
- Robert Parker 2020—Artizar Rhin 2014—91 puntu, Artizar 2013 Mg—91 puntu , Artizar 2011 91puntu.
- James Suckling 2020—Artizar 2017—94 puntu Artizar 2014—94 puntu Artizar 2016—92 puntu.
- Restauradores 2020—Artizar 2014—94,50 puntu
- Guía Vinos Gourmet 2018—Itsasmendi Artizar 2012—94 puntu
- Restauradores 2014—93 puntu
- Guía Proensa 2014 – Artizar 2011 93 puntu.
DASTAKETA EZAUGARRIAK:
700 litroko egurrezko kupeletan landua. Hori bizia, uztaren heldutasun mailaren erakusgarri. Usain oso konplexua, zitriko helduak, fruitu zuriak eta hezurdun fruituen aroma finak.
Atlantikoko txakolin handia, botilan iraupen luzeduna , bere bilakaeran hainbat ezaugarri bitxi desberdin erakutsiko duena.
Atzetik nabaritzen da kamamilazko ukituak dituen belarra, freskotasun handia ematen dioten baltsamikoekin nahastean. Lore usainaren arrasto elegantea mineraltasun handiarekin; ahoaren amaieran kareharriaren nortasun handia erakusten du. Sarrera ona, pasatze freskoa eta borobila, almendra eta lore horien ukituak ere nabaritzen zaizkio.