
ITSASMENDI UZTA BERRIA
Aurten 30. uztaren urteurrena dela eta, harrotasun osoz ospatu nahi dugu. Hori dela eta, txakolinaren etiketaren irudiaren bidez egin nahi dugu ospakizuna.

30 urteko esperientziak jakintza eman digu, bai mahastiaren zaintzaren hobekuntzan, bai uzta bakoitzaren produkzioaren kalitatean, eta baita ardoaren transformazioan.
2024ko uztaren aurkezpena
Uzta berriaren aurkezpena Urdaibai Biosferaren Erreserbaren bihotzean kokatuta dagoen Upategian egin da. Eta horretarako beren beregi, 2025ean, ekimen berri bat sortu dugu.
Formato berri honen bidez urtero bertako tradizio historikoa eta interes publikoa duen produktu interesgarri bat aukeratuko da. 2024ko urtabea INDABAren eskutik aurkeztu da, eta horretarako Balmasedako Putxera Kofradiaren laguntza izan dugu.
2024ko uzta, delikatua, freskoa eta konplexua da, oso gozagarria benetan.
Trenbide-langileen lapiko edo “putxerak” XIX. mendearen amaieran sortu ziren. Trenetako erregaiak aprobetxatuz, makinistek eta suginek eguneroko jatekoa egosten zuten eltze berezi horietan, eta bide batez berogailu funtzioa ere betetzen zuten. Ohitura zahar honek gaur egunera arte iraun du bizirik hainbat jai gastronomiko ospatzen direlako lurraldean zehar.
Jateko-modu honen historia, hau da, “putxera” izenez ezagutzen den trenbide-langileen lapikoaren kultura mantendu eta zabaltzeko ardura Kofradiak du. Ekitaldian kofradiakoen esku gelditu zen azalpen historikoa eta indaba mota desberdinen sukaldatzea ere.
Horrez gain haurrentzako ekimenak ere antolatu ziren, besteak beste, mahatsondo eta zuhaitz autoktonoak landatu zituzten.





