
Konplexua eta elegantea
Mahastiak duen arimaren bila. Mahasti bakoitza elkarreraginezko ekosistema txiki berezitu eta desberdina da. Mahastiak bakanak dira, paradisu inperfektuak bailira mahatsa jainkoen edari bihurtzera heltzen dira.
Alkohola
13,5%
Azkenengo uzta
2020

Bizipozaren txakolina
Mahastia
Bakioko Basarten kokatua, lur-zoru gorriduna bertan dauden burdina-urezko bi iturriei esker. Bakio herria XX. mende hasieratik hona datorren txakolin tradizio handiko herria da. Lursail honetan heltze puntua bi astekoa izanik, emaitzan nabaritu egiten da, eta horri esker konplexuago eta eleganteagoa baita.
Ezaugarriak
Hori motela da kolorean, baina izpi berdexken tonuak ere baditu. Azterketa organoleptikoaren ikuspegitik urtabe atlantikokoa da bete-betean. Horregatik atera diren txakolinak izugarrizko freskotasunezkoak dira eta, horrez gain, gordetzeko gaitasun ezin hobea dute.
Lore-usain aromak daude sakonean eta batez ere, fruitu zuriak (madari zuria) eta zitrikoak, laranja azala esate baterako. Atzean, arbelezko mineraltasuna nabaritzen da bi hilabete eskasean buztin gorrizko tinan izandako ontze prozesu laburrak borobildua.
Dastaketa ezaugarriak
Ahoan freskoa da, urtabe honetako azidotasunarekin ondo orekatua. Fruitu zaporezko ibilbide fresko oso ona du ahoan, eta amaieran, loreak eta fruituak daude landare aromatikoekin nahastuta. Bere ukitu gaziak Kantauri itsasoaren hurbiltasuna erakusten du.
Online denda
Itsasmendi dastatu nahi duzu?
Gure online denda bisitatu