Itsasmendi izan zen gordetzeko balio zuen ardoa egin zuen lehen txakolindegia.
Itsasmendi 7 proiektuak sortutako bideari esker upategiaren eta, orokorrean, Txakolinaren norabidea aldatu egin zen. Bueltarik ez duen ibilbidea ireki zen.
Kantauri itsasoaren eta Pirineoen hurbiltasunagatik gure ardoek nortasun atlantiko markatua dute, inguruko ardogintza maparekin alderatuta bereziak dira. Gure klimak, dibertsitate geologikoak, aberastasun mikrobiologikoak, berezko landarediak… nortasun desberdina ematen digute.
Horregatik 2003 urtean jauzi kualitatiboa ematea erabaki zen: Itsasmendi 7 jaio zen helburu bikoitza betetzeko asmoz,; batetik txakolin gastronomikoa sortzea eta bestetik botilan urteetan gordetzeko gaitasuna zeukan produktua izatea. Harrotasunez esan dezakegu ibilbide hau geuk ireki genuela eta bidea beste hainbat upategirentzat ere baliagarri izan dela. Ordutik prentsa espezializatuan hainbat errekonozimendu lortu du Itasmendi 7k, baita ostalaritzako profesionalen eskutik, eta jakina, baita kontsumitzaileen aldetik ere. Itsasmendi 7k Urrezko Bacchus sari bi eta zenbait Zilarrezko Bacchus ere lortu ditu.
2003tik 2008ra, Itsasmendi 7, Leioako lursail bakarreko ardoa izan zen, Hondarrabi Zuri Zerratie eta Riesling (%15) barietatearekin egindako coupagea. 2009tik aurrera, aukeratutako beste azpilursailetako mahatsekin 2000, 5000 eta 7500 litroko deposituetan euren liga eta guzti ondutako coupagea da.
7 zenbakia perfekzionismoa, jakituria eta idealismoaren irudia dela osan ohi da. Baina tradizioan, benetan izan, zenbaki magikoa izan da.
Antzinatetik hasita misterioz jositako zenbaki edo kontzeptua izan da, zerua eta lurraren arteko zubiaren funtzioa betetzen zuen. 7 planeta klasikoek 7an oinarritutako mundu ikuskera berezia sortu izan dute. Hor kokatu behar dira, adibidez, zazpi bekatu kapitalak: Eguzkia (Harrokeria), Ilargia (Alferkeria), Merkurio (Inbidia), Artizar (Lizunkeria), Marte (Haserrea). Jupiter (Gula) eta Saturno (Zekenkeria).
Itsasmendi 7 hasiera-hasieratik txakolin bakan eta desberdin jaio zen. Urtaro bakoitzean gertatutako gorabeherak era ezin dotoreagoan igortzen ditu. Hori dela eta, 2008an hasita, urte bakoitzeko uzta berezitu egiten da artista desberdinek egindako argazkien bidez. Irudian urte bakoitzeko produkzioarekin, elaborazioarekin edo komerzializaioarekin erlazionatutako ezaugarriren bat azpimarratzen da.
Ekimen honi esker, gure upategiaren historia den argazki bilduma garaikide ederra lortu da.