Itsasmendi izan zen gordetzeko balio zuen ardoa egin zuen lehen txakolindegia. Itsasmendi 7 proiektuak sortutako bideari esker upategiaren eta, orokorrean, Txakolinaren norabidea aldatu egin zen. Bueltarik ez duen ibilbidea ireki zen. Kantauri itsasoaren eta Pirineoen hurbiltasunagatik gure ardoek nortasun atlantiko markatua dute, inguruko ardogintza maparekin alderatuta bereziak dira. Gure klimak, dibertsitate geologikoak, aberastasun mikrobiologikoak, berezko […]
txakoli de bizkaia
Bizitzaren orbainen edertasuna
Itsasmendi 7ren azken uztak, beti bezala, irudi berria dakarkigu. Oraingo honetan Oceangrain Audiovisual taldeko Erika González eta David Castrok egindako argazkia, hain zuzen ere. Hona hemen argazkiaren edukiaren azalpena. 2020 eta 2021 urteetan bizi izandako Covid pandemiaren egoera larriak hainbat zauri utzi zituen bai arlo ekonomikoan, bai psikologia mailan eta baita enpresen antolakuntza egituretan ere. […]
Abesti bat konposatuko balu bezala…
«El jardinero que elaborabora Txakoli como si compusiera una canción» izenburuarekin, Jantour aldizkariaren artikulua irakur dezakegu El Correo-n, gaur egun Bodegas Itsasmendi denaren hasieratik, 1995etik, egindako ibilbide labur bat, gure txakolinen arima datorren erradiografia bat. https://www.elcorreo.com/jantour/reportajes/jardinero-elabora-txakoli-gernika-compusiera-cancion-20240120191521-nt.html
Guia Peñin 2024ko puntuazioak
Aurten ere, zuekin partekatu ditugu aurtengo Peñin Gidako puntuazioak. Gure “izar polarra” lortuz; Artizar 2017 Mg Txakolin batentzako puntuazio gorena lortuz, 96 punturekin, eta bestetik, gure txakolin guztientzako errekonozimendu handia lortuz. Aurrera!!
Txakolin uzta berriaren aurkezpena
Joan den larunbatean, ekainak 3, upeltegiaren, naturaren eta artearen inguruko jardunaldi polit batez gozatzeko aukera izan genuen. Akuarelisten Euskal Elkartearekin batera, kanpoaldetik ibilbide bat prestatu genuen, eta upategian amaitu. Bertan, bertaratutakoek inguruneaz eta txakolinaz gozatu ahal izan zuten, zirkuitu osoan zehar banatutako hainbat mahai eta akuarelisten bidez. Egun polita, konpainia onean.