Urdaibairen Biosferaren erreserbaren bihotzean, gure mahastiak mahatsondo ilara sinpleak izateaz gain bizitzaz beteriko ekosistema txikiak dira. Lursail bakoitzak bere lurzoru, klima eta inguruko landarediaren arteko oreka bakana mantentzen du. Landare biodibertsitate honek, ixil-ixilik, urtez-urte, forma ematen dio gure txakolinen konplexutasun aromatikoari.
Itsasmendiren mahastiek kolore, testura eta aromen mosaiko bat osatzen dute. Han dira gramineo, leguminosa, solanazeo, errosazeo, kruzifero, kukurbitazeo eta beste botanika-familia asko. Landare dibertsitate honek lurzorua babesteaz gain bizitza mikrobianoa sustatzen du, eta ondorioz, gure ardoen nortasun sentsorialean eragiten du ukitu fin eta esanguratsuak erantsiz.
Urdaibaiko aromen paisaia kopan islatzen da:
- Loredi deskriptorean lore zuriak ateratzen dira nagusi, azahar, lirio eta ezkiarenak besteak beste. Baita udaberrriko landetako lore hori eta urdinen ukituak ere.
- Nabaritzen diren belarren artean mihilu, salbia, luisa-belarra edo kamamilaren aromak ageri dira; mahatsondoen arteko bideak edo belar moztu berria gogorarazten dute.
- Baltsamikoan eukalipto, menda-belarra, sandaloa eta erretxina daude. Usain hauek sakontasuna eta freskotauna erasten dizkie ardoei; mahastien inguruetako baso atlantikoak gogorarazten dituzte.
Mahatsondoaren ondoan hazi den landare bakoitzak, lore bakoitzak eta belar bakoitzak, era ikusezinean, Itsasmendiren usaimen nortasuna eratzen dute. Gure ardoak, azken baten, mahastiak inguratzen dituen paisaiaren interpretazioa dira, Urdaibaiko natura biziaren erretratu likidoa.
Hemen dituzu gure mahastien artean bizi diren espezie arrunt batzuen argazkiak, biodibertsitate eta ardoen arteko etengabeko elkarrizketa ixilen lekukoak.









