Txakolina egiterakoan Itsasmendi dagoen teknologiarik modernoaz baliatzen da, betiere mahastiaren ezaugarri berezi eta garrantzitsuenak bultzatzeko helburuz. Gure produkzio lantaldearen asmoa beti da Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Zerratie barietateei espresibitate gorena ateratzea.
Urdaibairen bihotzean kokatutako upategi txikia
Itsasmendi Upategia 1994. urtean jaiotako ekimena da, zenbait mahastizain kalitatezko txakolina elaboratzeko helburuz elkartu zirenean. Hasieratik, argi zegoen euren asmoa, produkzio eskualdeak duen nortasun berezi eta pertsonala adieraztea.
Zenbait mende atzerago Bizkaian garrantzitsua izan zen ardogintza aktibitate ekonomikoa berreskuratzea nahi zen. Hasieran hiru hektarea baino ez ziren izan, Muskiz, Bakio eta Mendata herrietan kokatuak. Horrela jaio zen 25.000 litrorentzako lehen upategia Muskizen. 2003an, Gernikako instalazioetara mugitu zen. Urteotan Itsasmendi Txakolina oso ondo hartu zuten bai prentsa espezializatuak, bai errestaurazioak, eta baita kontsumitzaile gehienek ere. Aldi berean, produkzio mailan duen berrikuntza ahalmena erakusteko, zenbait produktu apurtzaile egiteko aukera ere izan da.
Gure upategia
Itsasmendi Upategia Urdaibai Biosferako Erretserba beraren antzekoa da: etengabeko bilakaeran dagoen dibertsitatez beterik dago, naturala eta konplexua. Lantaldearen izpiritu berritzaileari zor zaio, beti Naturarekiko begirune handiena ahaztu gabe, Txakolinaren kontzeptu berria sortzea. Eraikuntza berriak lurretik altxatzen den lurrezko egitura bizia irudikatzen du, denborarekin, urteak pasa ahala kokatutako espazioan era naturalean ezin hobeto egokiturik eboluzionatuko duena.
I+G aretoan merkatuaren joerak ikertuz, euren araberako elaborazio berriak lantzen dira. Mikrobinifikazioetarako espazioa ere badago. Bertan zenbait produkturen kalitatea hobetu egiten da bolumen desberdinetako deposituak erabiliz herrikako, lursailkako edo mahasti berezi-berezietako elaborazio desberdinduak eginez.
Mahastizaintza
Mahastia natura gunean integratuta
Ardo handien sorkuntza mahastietan hasten da. Itsasmendi proiektuaren berezitasuna da bere 35 hako mahastia 15 lursail desberdinetan banatuta dagoela. Gure lantalde teknikoak erarik zehatzenean aukeratutako lurrotan jasotako mahatsek itzelezko biodibertsitatea eskaintzen dute. Bertako klima atlantiko markatuak, dibertsitate geologiko eta mikroklimatiko anitzak 3 aste desberdinetako heltze prozesua dakarte. Zeren gure ardogintzarako filosofia horixe baita: ingurunearekiko begirunerik handiena izatea, kalitatearen eta jasangarritasunaren maila gorena bilatzea. Hori dela eta, Naturaren aberastasunaren isla ezin hobeto lortzen da bertakoak diren Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Zuri Zerratie barietateekin, lursailaren nortasuna azpimarraturik adierazteko duten gaitasunari esker.
Mahastiak
Ezagutu Itsasmendi taldearen atzean dagoen lantaldea
Harremanetarako
Webgunean argibide osoa ez baduzu aurkitu jarri gurekin harremanetan eta zalantza guztiak argituko dizkizugu.