Itsasmendi
Momentuaz dastatzeko txakolina
Gaztea eta naturala, freskoa eta konplexua. Bizkaian zehar egindako ibilaldia bertako bariate diren Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Zuri Zerratieren eskutik. Itsaso zaporea eta sustrai etniko zintzoak aldi berean.
Itsasmendi 7
Aukeraketa gorena, imitaezina eta originala
7a, zenbaki magikoa da, perfekzioaren, jakituriaren eta idealizazioaren irudia. Txakolin honek urte bakoitzean gertatutako gorabehera guztiak, elegantziaz, ezin hobeto igortzeko ahalmena du. Urteetan gordetzeko gaitasuna du.
Artizar
Kantauriko indarra duen ipar aldeko izarra
Gauero ikusten den lehen argia da Artizarrena. Era berdintsuan, sekretu baten izpia balitz legez, txakolin honen bidez zenbait lursailen txoko berezienak edo mahastizaintzako beste ezaugarri ia ikusezinak azpimarraturik ateratzen dira.
Urezti
Ustekabea, Bizkaiko zapore gozoa
Bizkaiko zapore freskoa eta gozoa. Urezti hitzak ura eta eztia esan nahi du. Gure eskualde euritsuan jaiotako gutizi gozoaren irudia da Urezti. Bizkaiko udazkena botilan.
Eklipse
Atlantikoko beltz desberdina
Pinot Noir eta Hondarrabi Beltzaren arteko ezkontza perfektua. Kantauri aldeko artadian jaiotako indar atlantiko bizia duen ardo beltza. Kare harrizko zoruak elegantziaz eta samurtasunez besarkatzen ditu bi barietateak.
Bat Berri
Beratze karbonikoa
Hondarrabi zuri barietateak, beratze karbonikoari esker, bere zaporerik naturalena erakusten du, oinarrizkoa eta basatia. Mahatsaren garauaren bihotzetik jaiotako produktua ezin autentiko eta originalago gertatzen da.
Itsasmendi Ados
Konplexua eta elegantea
Mahastiak duen arimaren bila. Mahasti bakoitza elkarreraginezko ekosistema txiki berezitu eta desberdina da. Mahastiak bakanak dira, paradisu inperfektuak bailira mahatsa jainkoen edari bihurtzera heltzen dira.
Itsasmendi Janeo
Mahasti bakoitzaren arimaren bila
Mahasti bakoitza elkosistema soziatibo txiki eta desberdin baten bizi da, eta guk haren arima bilatu nahi dugu. Mahasti bereziotako mahatsondoek paradisu ez perfektuak osatzen dituzte eta hango mahatsen bidez jainkoen edaria lortzen da.
Itsasmendi Paradisuak
Nortasun markatua duten lursailak
“Paradisuak” hitza duen proiektu honen bidez lursail bakoitzaren bakantasunaren balioa azpimarratzea nahi da. Nortasun handien duten lursailak aukeratzen dira, coupagea egiten da, eta ondoren, kopuru txiki bat botilaratu egiten da.