Argiaren izarra indar kantauriarrez betea
Itsasmendik egiten duen mahastizaintza jasangarriari esker mahastiak ekosistema desberdinetan era armoniatsuan integratzen dira, eta ondorioz, naturak ordainean ezaugarri berezituak dituzten mahatsak ematen dizkigu. Mahasti desberdinetako aldagai ekologikoen eten gabeko ikerketen bidez zenbait bereizgarritasun espezifiko aurkitzeko aukera izan dugu.
Naturak berez eskaintzen dizkigun aldagai hauetan sakontzea da gure ardogintza-filosofia eta horixe da Artizar txakolinaren originaltasuna. Urtero, askatasun osoz, mahasti onenetako txokorik interesgarrienei eta mahastizaintza zein ardogintza mailako detaile bitxienei ateak ireki nahi dizkiegu. Betiere, lursailak eta detaileok bere handitasunean adieraz daitezen txakolin honetan.
Alkohola
14%
Azkenengo uzta
2018
Naturaren indarra muga guztiak urratzen
Mahastiak
Itsasmendi Artizar txakolinaren originaltasuna da izar distiratsuenaren antzera, bere lorratza uztea, urte bakoitzeko uztarekin distirarik bereziena sortzea. Esperientziak eta ikerketek emandako jakiturian oinarrituta mahasti onenetako txokorik interesgarrienei eta mahastizaintza zein ardogintza mailako detaile bitxienei ateak ireki nahi dizkiegu, betiere, erarik adierazkorrenean hitz egin dezaten.
Elaborazioa
Hondarrabi Zuriko Coupagea ( % 57), Hondarrabi Zuri Zerratie ( % 25) eta Lore Makala (Riesling) ( % 18), kareharri-zona bat (HZZ) eta beste margokareharri bat (HZ eta Lore Makala) dituen partzela batean.
Hartzituak azken fasean eta haziak 10 hilabetez liekin
finak, frantses haritzezko 2.000 litroko tina batean.
Dastaketaren ezaugarriak
Urtaroaren heltzearen ondoriozko hori bizia. Oso usain konplexuak zitriko helduekin, fruta zuri sotilarekin eta hezurrezkoarekin. Belar-hondoa, kamamila notekin, freskotasun handia ematen dioten baltsamikoekin nahastuta. Lore-nota dotoreak eta mineraltasun handiko amaiera, kareharrizko izaerakoa ahoaren amaieran. Txakolin atlantiko handi bat da, eta ibilbide interesgarri bat aurreikusten diogu botilan, bere bilakaeran hainbat ñabardura dituena.
96 puntu Peñin gida 2023 Artizar 2017.
Gure txakolinaz esaten dutena
Sareak
- Itsasmendi Artizar 2018 Gran Bacchus de Oro 2024
- Itsasmendi Artizar 2018 Mejor Vino Blanco del Concurso Bacchus 2024
- Itsasmendi Artizar 2016 Bachus Plata 2021
- Itsasmendi Artizar 2013 Bachus Plata 2018
- Itsasmendi Artizar 2013 Medalla de Plata Concurso Mundial de Bruselas 2017
- Itsasmendi Artizar 2012 Bachus Oro 2015
- Itsasmendi Artizar 2011 Medalla de Plata Concurso Mundial de Bruselas 2014
- Itsasmendi Artizar 2011 Medalla de Oro Catavinum World Wine and Spirits Competition 2013
Online denda
Artizar dastatu nahi duzu?
Gure online denda bisitatu