Kantauriko artadia izenez ezagutzen den lurraldean; Pinot Noir eta Hondarrabi beltza barietateak
BFA eta Bizkaiko Txakolina JIren arteko lankidetzarekin Pinot Noir y Hondarrabi beltza barietateen portaera agronomiko eta enologikoa izeneko proiektuaren barrukoa da. Mahastiak: Gorliz (1 ha) eta Muskiz (0,75 ha) herrietan, Kantauriko artadia izenez ezagutzen den lurretan (kare-harri jatorridun zoru oso buztintsuak) Pinot Noir eta Hondarrabi beltza barietateetako mahatsak. Klima: Kantauri itsasoaren hurbiltasunari esker bertako mikroklimaren arabera lur sailek batez besteko urteko 931 mm-ko plubiometria izaten dute.
Alkohola
14%
Azkenengo uzta
2018
Atlantikoko beltz desberdina
Barietateak
%60 Pinot Noir eta %40 Hondarrabi Beltzaren arteko coupagea. Barietate atlantiar bi hauek oso nabarmenak dira lur zoruaren ezaugarriak ardoetan igortzeko duten ahalmenagatik. Horregatik, era ezin eleganteagoan nabaritzen dira itsasoari begira dauden lur sail bietako ezaugarri eko-fisiologikoak.
Mahastiak
Gorliz (1 ha) eta Muskiz (0,75 ha) herrietan, Kantauriko artadia izenez ezagutzen den lurretan 20 urte baino zaharragoak diren mahastiak. Kare-harri jatorridun lur zoru oso buztintsuak.
Elaborazioa
Altzairu herdoilgaitzezko depositu tronko-konikoan hartzitua, eta ondoren, 6 hilabetez 2000 litroko kupeltzarrean ondua, txakolinak egituran eta konplexutasunean irabazi egin du; %13,5 gradu.
Dastaketaren ezaugarriak
Kaparen arintasunetik hasita nabaritzen da Pinot Noir barietatearen presentzia, eta horri esker esan liteke, ardo beltz atlantikoen kontzeptu berri baten aurrean gaudela. Freskoa, iradokitzailea, ñabarduraz betea. Oso gomendatua arrainekin hartzeko.
Gure txakolinaz esaten dutena
Sariak
- Itsasmendi Eklipse 2011 Dos Estrellas Prowein 2013
Online denda
Eklipse dastatu nahi duzu?
Gure online denda bisitatu