
Sustraiei darien benetakotasuna
Itsasmendi txakolina Hondarrabi Zuri eta Hondarrabi Zuri Zerratie barietateetako mahastietako fruituekin egindako coupagea da. Gure lursail desberdinen aniztasun geologikoak eta bertako mikroklimak markatu egiten dute txakolin honen izaera. Begirune handienaz egindako mahastizaintza honek eta enologia berritzaileenaren teknikek nortasun berezi-berezia izatera eramaten dute txakolin honen espresioa goia jotzen duelarik. 12º ingurukoa, ahoan orekatua gertatzen da, freskoa, harmoniatsua, biribila, iraunkorra. Amaieran barietate honen ezaugarri den mingostasun apurrak ardoari dotorezia izugarria ematen dio. Itsasmendi txakolinaren ezaugarri azpimarragarrienak oreka, harmonia eta freskotasuna dira.
Alkohola
12,5%
Azkenengo uzta
2024

Bizipozaren txakolina
Mahats barietateak
Hondarrabi zuri eta Hondarrabi zuri zerratie bertako barietate autoktonoak erabili dira.
Mahastiak eta bitikultura
Lursail desberdinen aniztasun geologikoak eta bertako mikroklimak markatu egiten dute 1990 urteaz geroztik landatutako mahastion mahats bilketa. Honen ondorioz hiru asteko luzera izaten du. Begirune handienaz egindako mahastizaintzak eta ingurunearekiko enologia jasangarriak txakolin honen nortasuna indartu egiten dute.
Dastaketaren Ezaugarriak
Lasto-hori kolorekoa da, izpi berde eta guzti. Freskotasun nabarmena du. Aromak intentsitate handikoak eta konplexuak dira, heltze prozesuan mahatsak jasandako tenperatura freskoen eraginez. Sudurrean sagar berde edo madariaren antzeko fruitu zuriak, zitrikoak, lore zuriak eta belar usainak daude; baita marakuia bezalako fruta tropikalen ukituak ere.
Aho-sarreran gazitasuna nabari zaio eta igarobidean freskotauna eta fruta-gustua. Lortutako azidotasunaren ezaugarri markatuak bere nortasun atlantiarra nabarmentzen dio. Bolumen aldetik ertaina da, eta amaiera zaporetsua du: fruta zuri, zitrikoak, mihilu bezalako belarrak eta meloiaren zapore tropikala hartzen zaizkio.
Gure txakolinaz esaten dutena

Sariak
-
Itsasmendi 2014
Bachus Plata 2015
-
Itsasmendi 2011
Vino recomendado en el International Wine Callenge
-
Itsasmendi 2011
Bachus Plata 2012
-
Itsasmendi 2009
Bachus Plata 2010
- Itsasmendi 2010 ML Wines Competition 2011
-
Itsasmendi 2008
Bronce Japan Wine Challenge 2009
-
Itsasmendi 2005
Bachus Plata 2006
Online denda
Itsasmendi dastatu nahi duzu?
Gure online denda bisitatu