Mahasti bereziak
Mahasti bakoitza elkosistema soziatibo txiki eta desberdin baten bizi da, eta guk haren arima bilatu nahi dugu. Mahasti bereziotako mahatsondoek paradisu ez perfektuak osatzen dituzte eta hango mahatsen bidez jainkoen edaria lortzen da.
Alkohola
13,5%
Azkenengo uzta
2021
Mahasti bakoitzaren arimaren bila
Mahastia
Muskiz herriko Pinot Noir barietatea. Itsasmendik 1989. urtean landatutako lehen mahastian, 2010. urtean beltzaren txertaketa egin zitzaion. 4500 kilo/a.ko produkzioa du.
Ezaugarriak
“Rosé” ardo honen kolorea zurbila da, kipula azalaren antzekoa. Sudurrean freskoa eta minerala: kare-harria, talko-hautsak eta fosforoa nabaritzen zaizkio. Zabaldu ahala antzematen dira belarren ñabardurak, marrubi azidoa bezalako fruituak eta kamamilaren antzeko basa-loreen ukituak.
Lursaila kare-harrizkoa da, kantauriar artadian bete-betean kokatua. Ondorioz, bertan gertatzen den berezko hartzidura naturalagatik, urtaroko aldakortasun mikrobiologikoak pairatzen ditu. Horregatik hain zuzen, ardoak atlantikoko nortasuna du.
Ahoan fina da, sarrera arina du; igarotzea bolumen handi batez osaturik dago, ukitu zitrikoak erakusten ditu. Amaiera luzea du, zaporetsua, lore zuriekin nahastean dagoen mineraltasuna nabaritzen zaio. Oso konplexua, estatuko ardo gorrien artean nortasun abstraktua duela esan genezake.
660 botila botilatu dira.
Online denda
Itsasmendi dastatu nahi duzu?
Gure online denda bisitatu