
Konplexua eta elegantea
Mahastiak duen arimaren bila. Mahasti bakoitza elkarreraginezko ekosistema txiki berezitu eta desberdina da. Mahastiak bakanak dira, paradisu inperfektuak bailira mahatsa jainkoen edari bihurtzera heltzen dira.
Alkohola
13,5%
Azkenengo uzta
2022

Bizipozaren txakolina
Mahastia
Mahastiak paradisu ez-perfektuak legez ulertzen ditugu eta bakoitzaren arima, bere singularitatea, aurkitzen saiatzen gara. Txirene, upategia inguratu eta besarkatzen duen lursaila da. Bere ezaugarri azpimarragarrienak mahasti multibarietala eta geologia aldetiko dibertsitatea dira.
Ezaugarriak
%100 Hondarrabi Zuri Zerratie. Azalekiko kontaktu arinez egindako 4-5 egunetako berezko hartzidura, eta ondoren, hilabete eta erdiko ontzea egurrezko depositu handietan. Madurazio handiko urtabea izan arren lasto koloreko hori ahula du. Sudurrean lore horien aroma biziak nabaritzen dira lehenbizi, eta baita fruta zuri hezurdunak, salbia eta te landare belar usainak, eta ezti ukitu arinak.
Dastaketa ezaugarriak
Ahoan sarrera freskoa du, zeta-antzekoa, suabea eta sendoa aldi berean; pasatzean pisua irabaziz doa. Zabalera ederrekoa, koipetsua, eta ez azidotasunik gabea; fruta eta belarren zenbait ñabardura ere hartzen zaizkio. Amaieran, egurrezko deposituetako ontze arinak emandako hurra bezalako fruitu lehorren ukitu luzeak. Gernikako lursaileko txakolin eder honek ibilbide gastronomiko ezin hobea du.
Online denda
Itsasmendi dastatu nahi duzu?
Gure online denda bisitatu


