
Argiaren izarra indar kantauriarrez betea
Itsasmendik egiten duen mahastizaintza jasangarriari esker mahastiak ekosistema desberdinetan era armoniatsuan integratzen dira, eta ondorioz, naturak ordainean ezaugarri berezituak dituzten mahatsak ematen dizkigu. Mahasti desberdinetako aldagai ekologikoen eten gabeko ikerketen bidez zenbait bereizgarritasun espezifiko aurkitzeko aukera izan dugu.
Naturak berez eskaintzen dizkigun aldagai hauetan sakontzea da gure ardogintza-filosofia eta horixe da Artizar txakolinaren originaltasuna. Urtero, askatasun osoz, mahasti onenetako txokorik interesgarrienei eta mahastizaintza zein ardogintza mailako detaile bitxienei ateak ireki nahi dizkiegu. Betiere, lursailak eta detaileok bere handitasunean adieraz daitezen txakolin honetan.
Alkohola
14%
Azkenengo uzta
2020

Naturaren indarra muga guztiak urratzen
Mahastiak
Itsasmendi Artizar txakolinaren originaltasuna da izar distiratsuenaren antzera, bere lorratza uztea, urte bakoitzeko uztarekin distirarik bereziena sortzea. Esperientziak eta ikerketek emandako jakiturian oinarrituta mahasti onenetako txokorik interesgarrienei eta mahastizaintza zein ardogintza mailako detaile bitxienei ateak ireki nahi dizkiegu, betiere, erarik adierazkorrenean hitz egin dezaten.
Elaborazioa
Hondarrabi Zuriko Coupagea ( % 57), Hondarrabi Zuri Zerratie ( % 25) eta Lore Makala (Riesling) ( % 18), kareharri-zona bat (HZZ) eta beste margokareharri bat (HZ eta Lore Makala) dituen partzela batean.
Hartzituak azken fasean eta haziak 10 hilabetez liekin
finak, frantses haritzezko 2.000 litroko tina batean.
Dastaketaren ezaugarriak
ARTIZAR 2020 txakolinarekin orain arte izandako urte korrelatiboak bere ordenean merkaturatzeko ohitura aldatu dugu erabat. 2019. uztaren gehiegizko azidotasunak ez dio utzi ardoari hain epe laburrean bere nortasuna adierazten: Askoz denbora luzeago behar du aipatutako azidotasun hori integratzeko eta aukeratutako lursailaren ezaugarriak erakusteko. Horregatik, gaztea izan arren, 2020ko uzta epe motzagoan dastatu behar dela uste dugu.
Guía Peñín 2025ean 93 puntu.
Gure txakolinaz esaten dutena

Sareak
-
Itsasmendi Artizar 2018
Gran Bacchus de Oro 2024
-
Itsasmendi Artizar 2018
Mejor Vino Blanco del Concurso Bacchus 2024
-
Itsasmendi Artizar 2016
Bachus Plata 2021
-
Itsasmendi Artizar 2013
Bachus Plata 2018
-
Itsasmendi Artizar 2013
Medalla de Plata Concurso Mundial de Bruselas 2017
-
Itsasmendi Artizar 2012
Bachus Oro 2015
-
Itsasmendi Artizar 2011
Medalla de Plata Concurso Mundial de Bruselas 2014
-
Itsasmendi Artizar 2011
Medalla de Oro Catavinum World Wine and Spirits Competition 2013
Online denda
Artizar dastatu nahi duzu?
Gure online denda bisitatu