Konplexua eta elegantea
Mahastiak duen arimaren bila. Mahasti bakoitza elkarreraginezko ekosistema txiki berezitu eta desberdina da. Mahastiak bakanak dira, paradisu inperfektuak bailira mahatsa jainkoen edari bihurtzera heltzen dira.
Alkohola
13,5%
Azkenengo uzta
2021
Bizipozaren txakolina
Mahastia
Bakioko Basarten kokatua, lur-zoru gorriduna bertan dauden burdina-urezko bi iturriei esker. Bakio herria XX. mende hasieratik hona datorren txakolin tradizio handiko herria da. Lursail honetan heltze puntua bi astekoa izanik, emaitzan nabaritu egiten da, eta horri esker konplexuago eta eleganteagoa baita.
Ezaugarriak
Kolorez hori larua da, izpi berdexkekin ardo gazte eta freskoa den seinale. Aroma zitrikoak, mineralak eta belarrenak ere nabaritzen zaizkio, batez ere tearenak, baina atzetik, belar freskoa ere igartzen da. Kopan tarte batez izan ondoren usainak zabaldu egiten dira, eta fruitu zuriak eta hezurdun fruituak agertzen dira.
Dastaketa ezaugarriak
Ahoan freskoa da, orekatua, eta aho-igarotze oso ona du koipe eta azidotasun egokiari esker. Fruitu-zaporedun txakolina da, freskoa. Amaieran loreak eta minerala nagusitzen dira. Duen gazitasun mailak lursail hau Kantauri itsasotik zein hurbil dagoen adierazten du.
Online denda
Itsasmendi dastatu nahi duzu?
Gure online denda bisitatu